• fr
  • eu
  • en

Belaünaldiz-belaünaldi

XX.mente hatsarrean, Cangrand-tarren aüzo lehen zen Erreguible familia, etxeko sotoan espartina egiten hasi zen. Ama, aita eta haurrek, etxenko güziek, parte hartzen züen. 70 hamarkadan, Henri Erreguiblek espartina ateleria berri-berria eraiki züan.

1989an lekükoa eta jakintza ützi zeitzon Jean Jacques Houyouri. Harek züan «Don Quichosse» izena asmatü. Azken honek jakin izan dü leheneko jakitatea egünko beharrer eta modari egokitzen.

2016ko üztailan, oskiegile familia bateko den Timothé Cangrandek enpresaren lekükoa arrahartü dü arbasoek abiatü lana aitzina jarraikitzeko.

Don Quichosse, lau belaünaldiren lanaren emaitza. 425 espartina, egün orano esküz josirik da.